Fibermua sarea zabaltzeak leku publikoetan abonatuek WiFi izan dezatela ahalbidetuko du

07.04.17
Ekonomi Sustapena

Fibermua sare publikoa zabaltzeko eta sareko bezeroei kalean eta kiroldegian edo parkeetan bezalako azpiegitura publikoetan Interneterako sarbidea eskaintzeko proiektua lantzen ari da Ermuko Udala. Erregistro teknikoan aukera horri ‘WIFI offload’ bidezko konexioa deitzaio. Proiektua ‘Promosa’ Sozietate Publikoaren bidez gauzatuko da, horrek 137.000 euro inbertituko dituelarik, gehi beste %19 gastu orokor eta industria-mozkinagatik. Aukera horren arabera Fibermua sarearen bezero direnek datuetara sarbidea edukiko dute, esku telefonoetako datuak xahutu gabe. Ermurako proposatzen den Offload sistemaren berezigarririk –behinena- datuak sarearen enborretik hartuko direla, bezero bakoitzak bere etxean duen router aparailutik edo ONT-tik hartu ordez. Offload sistema irailerako abian izatea espero da.

Hiri alorreko zinegotzi eskudunak Juan Carlos Abascalek (Hirigintza, etxebizitza, Kontsumoa eta Zuntz Optikoaren erantzuna duenak) ekimena aurkeztu zuen aurreko astean –martxoaren 28an- egindako Gai-orokor eta Osoko Bilkurara altxatu beharrekoen Informazio Batzordean. WiFi zerbitzu hori itxia izanen da, udalaren abiadura eta kapazitate handiko zuntz-optiko sarearean –telefono, datu edo TBan- jardunean dauden telekomunikazio operadoreen bidez zerbitzuak kontratatuta dituzten bezeroentzat. Proiektuan aurreikusitakoaren arabera WiFi zerbitzua eskaini ahal izateko 32 (Access point edo AP) sarbide puntu jarriko dira, batez ere kaleko farola eta eraikin publiko hainbatean. Zerbitzu hori eskaintzeko ez da ia obra zibilik egin behar, egitekotan zerbait, oso gutxi.

Fibermua sare hori zabaltzean bezeroek estaldura dagoen lekuetan Interneten ibili ahal izango dira beren gailuekin –esku telefonoak, tabletak, etab…- segurtasun eta fidagarritasun osoz, bakoitzak etxean duen gakoaz sartu eta erregistratu ondoren. Zerbitzuia jartzea aurreikusi den hainbat lekuen zerrendan ondorengoak ditugu: San pelaio parkea, Orbe Kardinalaren plaza, liburutegi aurreko espazio estalia, Goiko eta Sallabenteko parkeak, Euskaldunberri plaza edo Zubiaurre kalea.

Azpian aipatu bilerako akta uzten dizuegu, horren gai-zerrendako zazpigarren puntuan hizpide izan zelako proiektua, hori J. Carlos Abascal alkateordeak aurkeztu zuelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren