Ehunka ermuarrek egin dute bat Korrikaren 20. edizioarekin

10.04.17
Euskara

Haur, heldu nahiz gazte, guztiak korrikan helburu bakarrarekin: euskararen alde egitea. Pasatu den ostiralean iritsi zen Korrikaren hogeigarren edizioa gure udalerrira, eta giro ona lagun, ehunka pertsona batu ziren bi urtean behin egiten den lasterketa alaian parte hartzeko.

Gaueko 22:18etarako aurreikusita zegoen arren, ordu erdi bat gehiago behar izan zuen Korrikak Mallabitik Ermura iristeko. Jendetza zegoen ekimenarekin bat egiteko zain, eta Artarrai izan zen gure herrian lekukoa hartzen lehena. Euskal Birusa, Tennecoko langileak, Emakumeen Asanblada, talde politiko ezberdinak, Errotabarri Eskubaloi taldea, Udala, ikastetxeak... eskuz esku, eta ehunka pertsonaren babesarekin, euskararen bideak Ermuko txoko guztiak igaro zituen, mugara iritsi eta Eibarrera sartu arte.

Arratsaldean, txikienen txanda

Korrika iritsi baino ordu batzuk lehenago, 15:00etatik aurrera, herriko ikastetxeek Korrika Txikian parte hartu zuten. San Lorenzo ikastetxetik hasita, herrian barrena zenbait itzuli eman zituzten Ermuko neska-mutilek, Orbe Kardinala plazan amaituz. Eguraldi ederra aprobetxatuz, herriko plazan musikaren erritmora dantza eginez ospatu zuten txikiek euskararen aldeko festa.

Lerro hauen ostean Korrikako nahiz Korrika Txikiko argazkien galeria ikus dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik