Parrokiak Aste Santurako ekitaldi liturgikoak antolatu ditu

11.04.17
Gizartea

Aurtengo Aste Santua hastear da, eta horrekin batera, hausnarketarako eta otoitz egiteko egunak datoz pertsona askorentzat. Nahiz eta Ermuan prozesiorik, pausorik edo nazarenoz jantzitakorik ez den egongo, eliza katolikoarentzat hain egun garrantzitsuak direnez, kristau ermuarrek ez diote ekitaldi bereziak ospatzeari uko egingo. Urtero bezala, Ermuko Santixau Parrokiak ekimen eta ospakizun bereziak prestatu ditu. Fededunek honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute datozen egunetan:

  • Apirilak 13, Ostegun Santua
    • 19:00: Jaunaren Afaria
    • 22:00: Ordu Santua
  • Apirilak 14, Ostiral Santua
    • 11:00: Gurutz Bidea
    • 19:00: Jaunaren Nekaldia
  • Apirilak 15, Zapatu Santua
    • 22:00: Pazko Gaubeila
  • Apirilak 16: Pazko Igandea
    • 12:30: Pazko Eguneko Meza (meza bakarra)

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.