Kontu-kontari jardueraren denboraldiko azken saioa
Liburutegiak hilero antolatzen duen ipuin kontalariaren jarduera azken txanpan sartu da eta aste honetako larunbatean denboraldiari amaiera emango zaio. Apirilaren 22koa, larunbata, liburutegiak denboraldi honetan antolatzen duen azkenengo “Arratsaldean kontu kontari” saioa izango baita. Ipuin saio hori berezia izango da Liburuaren Egun bezperan egingo delako. Horregatik, oraingoan ipuin kontaketa musikatua antolatu du Liburutegiak. Saioari jarritako izenburua "Trikitilariena” da, 3 urtetik 8ra bitarteko umeentzat izango da aproposa saia. Euskarazko ipuin kontaketa saioa izango da Xirrikituen Jostunak taldearen eskutik.
Jarduera Lobiano Kulturgunean egingo, arratsaldeko 17:30etik hasita. Sarrera doakoa da. Jardueraren egokitasunez gauzatzen dela bermatzeko lekua 80 plazara mugatua dago. Amaitzeko, eten edo eragozpenik sortu ez daitezen puntualtasuna eskatzen diegu parte-hartzaileei.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"