Auto klasiko eta garaikoen Ermuko 1ngo Topaketa izango da igandean
Herriko Gaztela eta Leoneko Zentroak auto klasiko eta garaikoen Ermuko 1ngo Topaketa antolatu du iganderako –apirilak 23rako-, goiz eta arratseko jarduerak izango dituena.Izen-emateak zabalik daude eta igandean bertan egin ahal izango dira goizeko 11ak bitartean, zentroaren egoitzan (Zubiaurre 34ko eraikinaren etxabean, Zubiaurre eta Goienkalek bat egiten duten lekuan) bertan. Antolatzaileek iragarri dutenez parte-hartzaileentzat dortsalak, opariak eta sariak izango dira. Auto bakoitzeko 6 euro ordaindu beharko dira eta bertan bi pertsona joan ahal izango dira. Argibide gehiagorako antolatzaile den Rauli deitu dakioke 629329464 telefono zenbakira edota info@castillayleonermua.es postontzi elektronikora idatzi.
Prestaturiko egitarau zehatza jarraikoa da:
Auto klasiko eta garaikoen Ermuko I. Topaketa
- 11:00etan: Izen-emateak Gaztela eta Leoneko Zentroan. Dortsal eta opariak jasotzea.
- 11:30etan: Ibilbidea Ermutik eta geldialdia Sallabenteko ikastetxean.
- 12:30etan: Ibilbidea Ermutik eta geldialdia San Pelaio parke (bazkaria)
- 17:00etan: Ibilbidea Ermutik eta geldialdia Orbe Kardinalaren Plazan.
- Azken puntu honetan sariak banatuko dira:
- Auto zaharrenari
- Hobeto berreskuratutakoari
- Urrutien etorritako autoari
- Autorik ederrenari
- Kide ugarien ekarri duen talde edo elkarteari.
- 20:00etan: Agurra parte-hartzaile eta autoei.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.