Ermuan aurkeztuko du ‘Mi nombre era silencio’ liburuaren autoreak

20.04.17
Udal Liburutegia

Luis Alfonso Magdaleno herritarrak Ermuan aurkeztuko du “Mi nombre era silencio” izenburua duen lana, haurtzaroan abusu sexualak jasan izatearen gai zorrotz eta delikatua hari nagusi duen liburua, trauma gainditu eta hori soinetik astindu arteko bidea jorratuz. Luis Alfonsok Garaitzan lan egiten duen terapeuta da, Haurtzaroko Abusu eta Tratu Txarren Tratamendurako Elkartean, eta bere esperientzia profesionala oinarri hartu du, horren bidez  ezagutu baititu mota honetako gertaera eta bizipenak.

Fikziozko pertsonai baten bidez liburuan tratu txarrak edo abusu sexualak jasan dituzten pertsonen bizipenak kontatzen ditu. Zama hori gainditu eta askatu bitarteko protagonisten borrokek osatzen dute trama eta korapiloa. “Terapian ematen den informazioa eta hartu-emana hain zabal eta sakona denez gero, terapeuta eta pazientearen arteko harremanean oinarritutako ideia ugari bururatu zatzaizkidaten idazteko”, dio egileak.

Aurten haurrenganako abusu sexualen prebentzioa ardatz duen Errealitateak islatzen dituzten ipuinak programaren barnean kokatzen da jarduera hau. Gainera, herriko ikastetxeetan Clara y su sombra ipuinean oinarritutako hainbat ekimen burutzen ari dira eta irakurketa eta baliabideen gida bat argitaratu da pertsona helduek euren seme-alabekin hitz egiteko parada izan dezaten.

Liburua autorearen ahotik zunzenean ezagutu nahi baduzu, etor zaitez apirilaren 27an 18:00etan Lobiano Kultur Gunera.

Egileaz gehiago jakiteko:

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat