Lehen mailan jokatzen duten 7 taldeetako jokalariak bilduko Ermuko kadeteen II. txapelketan

21.04.17
Kirolak

Ermua Kirol Taldeak ‘Monroe’ kadeteen arteko futbol txapelketa antolatu du apirilaren 22ko larunbaterako. Txapelketa Teodoro Zuazua udal futbol zelaian jokatuko da, eta gure herriko taldeaz gain, estatuko lehen mailan jokatzen duten beste 7 elkarteetako harrobiko jokalariek izango ditugu gurean. Talde horiek Athletic Club Bilbao, Real Racing Club de Santander, Deportivo Alavés, Real Sociedad, SD Eibar, Osasuna eta RCD Español klubetako kadeteak hain zuzen ere. Hortaz, talde handiek hezten dituzten etorkizuneko promesak ikusgai izango ditugu.

Lau klubeko bi taldetan banatuko da torneoa, ligaxka jokatuz euren artean. Partidak goizez nahiz arratsaldez jokatuko dira, goizean 09:30etatik 13:45era bitartean eta arratsaldez, 16:15etatik 19:00etara. Final aurrekoak A taldeko lehen sailkatuak eta B taldeko bigarrenak jokatuko eta, B taldeko 1enak A taldeko 2, sailkatuarekin. Horietatik bi garaileek elkarren artean neurtuko, nor baino nor.

Arratsaldean, eta egunari amaiera eman aurretik, 19:30etik aurrera, sari banaketa ekitaldia egingo da.

Partidu guztien ordutegiak nahiz kartela kontsultatzeko, jo Ermua Kirol Taldearen webgunera.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira