Berbalagunek txangoa antolatu du larunbatean Oiz medira igotzeko

25.04.17
Euskara

Ermuko Berbalagun taldeak jarduera berri bat aurreikusita du aste honetarako, aste santuko atseden egunetako etenaren ondoren. Arduradun eta partaideek ‘Oiz’ mendira irteera egingo dute apirilaren 29ko larunbat goizean. Taldekideek hitzordua dute larunbat goizeko 9etarako, Patxi plazatxoan biltzekoak baitira. Ondoren eta kotxez Trabaku gainera igoko dira, hortik aurrera oinez jarraitzeko gailurreraino. Bidean mintzapraktikan jarduteko eta bidea partekatzeko aukera izango dutelarik, hamaiketakoa barne.

Irtaeera doakoa den arren, izena ematea komenigarri da zenbat automobil behar diren zehaztu eta antolatze lanak errazteko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ikastaro hasi aurreko egunera artean, apirilaren 29ra artean.

Anima zaitez! Hemen duzu aukera, praktikaren bidez ikasteko modu dibertigarrian.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da