Euskara eta dibertsioa eskutik Barixakuetan programaren zortzi jardunaldiekin

26.04.17
Euskara

Barixakuetan programak edizio berri  bati ekingo dio aste honetan. Ekimen honen bitartez, txikienek ongi pasatzeko eta eskolako patiotik at euskaraz aritzeko espazioak sortu nahi dira.

Ermuko Udaleko Euskara Sailak gure kaleetan euskararen erabilera zabaltzea eta ohiko bihurtzea du helburu honelako egitasmoekin, eta gurasoak gonbidatu nahi ditu umeak tailer hauetara eraman eta euskaraz aritzeko.

Tailerrak ostiral honetan hasiko dira, apirilak 28, Antxintxiketan aisialdi talde ermuarrak koordinatuta, eta ekainaren 23an amaituko dira. Ekintzak ostiralero burutuko dira bi orduz, 17:00etatik 19:00etara, Orbe Kardinala plazan. Bertan, parte-hartzaileek euren irudimena, sormena, gorputz adierazpena eta bestelako hezkuntza abileziak garatuko dituzte.

Ekimen guztiak euskaraz izango dira, noski, eta beharrezkoak diren gauza bakarrak parte hartzeko eta jolasteko gogoa eta errespetua dira; gainontzekoa, begiraleen esku.

Programa osoa lerro hauen ostean ikus daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik