Feminismoaren erronkak XXI. mendean

26.04.17
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Topalekuan erakusgai dugu apirila honetan ''Feminismoaren erronkak XXI. mendean'' izenburuko erakusketa. Erakusketa argazki bilduma eta liburu bi bildu ditu, feminismoaren aldarrikatzen duen lana da. Inés Arano Agirregomezkorta ermuarrarena. Autore gazteak egungo errealitateari kritika zorrotza egiten di, ikusteko baliabideen bidez. Bizi dugun gizarte matxista zuzenean islatu eta, bide batez, salatuz. Bilduma ikusgai izatea apirila osorako aurreikusi eta iragarrita bagenuen ere, Aste Santuan izan ditugun jai eta oporrek tartean izan dituenez, azken egunetan gaudela aprobetxatu behar dugu ikusi eta gozatzeko.

Hori horrela, erakusketa itxi eta jaso aurreko azken txanpan eta egunetan sarturik gaudenez, oraindik ere joateko dugun aukerari ez diogu pasatzen utzi behar. Bilduma apirilaren 28ra bitartean mantenduko da Emakumeen Topalekuan, eta dohainik ikus dezakegu, instalazioen ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:30etatik 15:00etara eta, ostiraletan izan ezik, 16:30etik 20:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko