Maiatzeko lehen igandean jokatuko da 'Bahamontes' martxa zikloturistaren XXII.a

27.04.17
Kirolak

Martin Bahamontes’ izeneko klasiko zikloturistaren hogeita bigarren edizioa maiatzeko lehen igandean jokatuko. Lasterketaren antolatzaileak dira Gaztela-Mantxako Kultur Etxea,’eta lan horretan Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordearen, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioaren laguntza izan dute. Antolatzaileek Udal Kirol Erakundearen eta gure Udalaren babes ekonomiko jaso dutelarik. Karrera maiatzaren 7ko igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko Orbe Kardinalaren plaza kokatuta egongo dira.

Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Aldi aurretik iragarritakoak ibilbideak. Ibilbide nagusiak 130,3 kilometroko luzera du eta horretan lau mendi gain egongo dira igotzeko, bi 3. mailakoak, bat sailkapenik gabe eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta arinagoa izango da, 99 kilometroko luzera izanik eta bi mendi gain izango baititu, sailkapenik gabeko bat eta lehenengo kategoriakoa bestea.

Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxearen webgunean egin ahal izango dira maiatzaren 7ra bitartean, Agirre Kirolak (Tfnoa 943 17 52 02) eta Sferico (Tfnoa 943 030 688) kirol denda laguntzaileetan, edo karrera hasi aurreko ordu bete lehenagora arte. Izen-ematea 15 euro dira federatuentzat eta 25 euro federazioaren lizentzia ez duten kirolarientzat. Gehienez ere 300 txirrindulari onartuko dira proban. Aurtengoan Aitor Galdos txirrundilari ermuarraren ibilbide profesionala aintzat hartu eta omenaldia eskainiko zaio. Proba irteera neutralizatua izango da, Ermutik Mendaroraino. Lehen gizon eta emakumeentzat sariak aurreikusita daude, baita txirrindulari nagusienarentzat eta gazteenarentzat ere bai. Lasterketa bukatzen duten guztiek opari gisa elastiko bana jasoko dute, ogitarteko eta edari batekin batera.

Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie, eta baita ere kontuz joatea eta eskumatik korritzea. Segurtasun arau batzuk ditu lasterketak eta horiek bete beharko dira; gerta daitekeenaren erantzukizuna pertsona bakoitzarena izango delarik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke