Bizkaiko eta Gipuzkoako kadete eta jubenilek jokatuko dute Ermuan Txapelketaren IV. edizioa

27.04.17
Kirolak

Ermuak eta M.A. Blanco udal kiroldegiak neska kadete eta jubenilen Lurralde Selekzioen arteko IV. Txapelketa hartuko dute asteburu honetan. Txapelketa maiatzaren 1eko jaiegunean –astelehenean jokatuko da eta horretan parte hartuko duten lurraldeak Bizkaia eta Gipuzkoa dira.

Txapelketa Ermuko Udalak antolatu du –Udal Kirol Erakundearen bitartez-, Bizkaiko Eskubaloi Federazioarekin bat eta Ermuko Errotabarri E.K.E elkartearen laguntzarekin. Txapelketa hau zazpigarren urtez jarraian jokatuko da, segidako laugarrena izanik gure herriko udala antolatzaile eta kiroldegia egoitza dela. Ermuan nesken norgehiagoka guztiak jokatuko dira.

Asteleheneko partida bakoitza 60 minutu iraungo ditu, bi zatitan banaturik atsedenaldiagatik. Gure herrian txapelketari goizeko bederatzietan emango zaio hasiera eta arratsaldeko ordu batean amaiera, sariak banatzeko ekitaldiarekin. UKEk iragarri eta aurreratu duenez, Jose Ramon Gombau alkateorde eta kirol alorreko zinegotzi esku-ordea sari banaketan izango da, Udalaren izenean. Lurralde selekzioa ordezten duten kategoria bakoitzeko taldeek nor baino nor arituko. Partida guztiak, kadeteenak nahiz jubenilenak goizez jokatuko dira.

Jarraian aurtengo kartela uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira