Segurtasuna areagotu eta trenbideko obren afekzioa samurtzeko Eitzagan hobekuntza lanak egingo ditu ETSk
Datorren astean hasiko ditu Euskal Trenbide Sareak (ETSk) hainbat hobekuntza lan Eitzaga auzorako bidean, BI-Donostia linearen ibilbidea eta geltoki berria egiteko proiektuaren baitan segurtasuna areagotu eta trenbideko obren afekzioa gutxitzeko asmoz, obra zuzendariak gaur jakitera eman duenez. Jon Ugalde eta bere ekipoa bilduta izan dira gaur goizean Bulego Teknikoko eta Hiritarren Segurtasunerako –Udaltzaingo- kideekin gauzak koordinatze aldera eta datorren bi asteetarako aurreikusi duten planning aren berri emateko. Hobekuntza lanei maiatzaren 2ko asteartean hasiera emango zaie. Horien helburua -Sallabente, Eitzaga auzoa eta Aixola urtegia- lotzen dituen bidean leku gehiago lortzea, bai errepidean etab aita oinezkoentzako espazioetan. Hori bertako egoiliarren nahiz erabiltzaileen segurtasuna areagotzeko, trenbideak izango duen tunel berria egin bitartean eta hondeaketako lurrak atera artean.
Hori horrela, ETSk bidearen zabalera gehitzen ahaleginduko da –ahal den lekuetan eta teknikoki posible denean-; oinezkoentzat pasabide propioa atonduko duelarik, zeina mugaturik izango dena, automobilak bertan sartu ez daitezen kautxuzko eta koloreko banatzaileak izango dituena. Horrez gain, bidean zeharka banda jarriko ditu motordun ibilgailuek abiadura motelagoan pasa daitezela behartzeko. Babesa emateko dauden hezi metalikoak mugitu egingo dituelarik hainbat lakutan, zonaldea pintatuz eta seinaleztatzearekin batera.
Errepidea zabalik mantenduko duten arren, txadaka pasa beharko dira autoak eta pertsonak obrak egin bitartean.
Lanei maiatzeko lehen lanegunean ekingo zaie eta bi aste iraungo dutela aurreikusi da. ETSk bi lan talde erabiliko ditu, aldi berean jardungo dutenak bakoitzak zonalde batean. Bidea une oro zabalik mantenduko dute, balizatu eta seinaleak izan eta pasoa emango duten langileak jarriko dituelarik, automobilak nahiz oinez doazen pertsonei bidea emateko. Exekuzioak hiru fase izango dituela proiektatu da, lehenari bost egun dedikatuko zaizkio. Horretan talde batek, eskumako aldeari eragingo dio Ego Aluminioen enpresatik saihesbidearen biadukturaino. Bigarrenak, bolatokian eta kamioiek bira egiteko biribilgunean jardungo dute. Bigarren faserako bi egun erabiliko dira eta denbora horretan ezkerraldea atonduko, Ego Aluminioak enpresatik hasita. Beste aldeak, oinezkoentzako zonaldea atonduko du lasta erabilita, biaduktutik hasi eta Eitzagaraino. Hirugarren eta azken fasean, beste bi egun erabiliko, eta horietan seinaleztapena eta pinturari helduko zaio, oinezko eta kotxeen ibilbidea bereizteko banaketa jarriko delarik, bi erreiak nahastu ez daitezen.
Egitea proiektatu diren hobekuntzak zeintzuk diren eta non egingo diren ETSk prestaturiko planoetan jasota daude, horiek pdf formatuko agirian uzten dizuelagularik. Planoetan argazkiak eta infografiak daude.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da