Bularraren automiaketa egiten ikasteko tailer praktikoa
Gizakiok gure organismoa eta gorputza sano mantentzeko ditugun aukera onenen artean automiaketa –norbera aztertzea- eta prebentzioa dira. Horren jakitun izanik, Aukera Berdintasunerako udal sailak eta Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak (AECC delakoak) sinergiak batu dituzte gure herrian bularreko minbiziari aurrea hartzen ikasteko informazioa emateko tailer praktikoa antolatuz. Tailer hori datorren astean egingo da eta saio horretan norbere burua modu eraginkorrean aztertu edo miatzeko jarraibideak emango dira, adi mantendu gaitezen eta, gaixotasuna izatekotan, lehenbailehen antzeman dezagun.
Norberak bularra aztertzen ikasteko tailerra Begoña Ruiz Perez doktoreak zuzendu eta emango du. Maiatzak 4ko ostegunean egingo da, arratsaldeko 5eta erdietatik aurrera, Lobiano Kukltur gunean. Ordu eta erdi iraungo duela aurreikusita dago. Tailerrean medikuak emakumeok automiaketak modu eraginkor eta gomendagarrian nola egin behar ditugun erakutsiko digu. Begoña Ruizek, norbere bularraren azterketa ohikoa sarri egin eta gure osasuna prebenitzeko eginkizunetan txertatzeko arrazoiak emango dizkigu.
Ez ezazu aukera interesgarri hau galdu!
Automiaketa egiten ikasteko Tailerra
- Noiz: maiatzaren 4an
- Ordua: arratsaldeko 5 eta erdietan
- Non: Lobiano Kulturgunean
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko