Maiatza honetarako hiru jarduera interesgarri eskaintzen dizkigu Jabekuntza Eskolak

03.05.17
Berdintasuna

Ermuko Jabetze Eskolaren programazio berria dakarkigu hasi berri dugun maiatzeko hilabeteak. Maiatzean hiru ikastaro ezberdin egiteko proposamena eta eskaintza ditugu Emakumeen Topalekuan. Berdintasun Alorrak jada, horien berri eman eta zabaltzen du, bere mikrositearen bitartez eta baita Nahita aldizkariko azken alearen bidez. Urteko bosgarre hilabete honetarako programatu diren proposamenak hiru dira: Antzerkia jabekuntzarako tresna gisa (2. zatia); pelbis-zoruaren zaintza eta, azkenik, Emakumeen eta feminismoaren aztarnak Ermuan. Memoria eta Hirigintza betaurreko moreez ikusita. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, eta bakoitzaren prezioa 5 euro dira. Izena emateko edo zalantzak argitzeko, Ermuko Emakumeen Topalekura (Izelaieta kalea, 12) jo dezakezue, edo bertako 943 171030 telefono zenbakira deitu.

Antzerkia jabekuntzarako tresna gisa: Analisi feminista aldaketarako tresna gisa hartzea ez da kontzeptu berria, baina behar beharrezkoa izaten jarraitzen du mugimendu feminista eta haren borrokarentzat. Tailer honetan antzerkia bere erabilera anitzetan baliatuko dugu ahalduntzeko tresna bezala. Elkarrizketen, akotazioen, interpretazioaren eta antzerki munduko beste elementu batzuen analisiaren bitartez, emakumeoi patriarkatuaren menpe jarraitzeko eman ohi zaizkigun rol indibidual eta kolektiboak aztertuko dira. Era berean, lan berri bat sortuko dugu eta ahalduntzearen bitartez eszenatokira igo eta antzezlana interpretatzeko indarrak batuko ditugu. Maitzaren 4, 11, 18, 25eko ostegunetan eta ekainaren 1ekoan. Iraupena 12 ordu, arratsaldeko bost eta laurdenetatik zazpiak eta laurdenetara. Irakaslea: Miriam Herbón.

Pelbis-zoruaren zaintza: Tailer honen helburuak sexualitatearen eta osasun femeninoaren tabuak ezabatzea, zonalde pelbikoaren zaintza hobetzea eta zoru pelbikoaren tonua eta indarra hobetzeko beharrezko ariketak egiten ikastea dira. Horrekin batera, gure gorputz eskema hobetuko dugu eta zoru pelbikoarentzat kaltegarriak izan daitezkeen eguneroko ekintzak identifikatuko ditugu. Maiatzaren 16, 23 eta 30eko martitzenetan, Hazia Fisioterapia zentroarekin eta 8 orduko iraupena izanik.

Emakumeen eta feminismoaren aztarnak Ermuan. Memoria eta Hirigintza betaurreko moreez ikusita: “Emakumeen eta feminismoaren aztarnak” proiektua ezagutzen duzu? Tailer honetan Basaurin, Ondarroan, Errenteria, Eibarren eta Ermua bezalako herrietan egindako lan prozesuak konpartituko ditugu eta besteak beste, memoriaren, hirigintzaren eta generoaren arteko erlazioaz hausnartuko dugu, metodologia dinamiko eta parte hartzaileen bitartez. Bi egunetan, ostiral eta larunbatean, bi ordu erdiko saioetan. Ostiralean arratseko 5 eta erdietetatik 8etara bitartean eta larunbatean goizeko 10 eta erdietatik ordu 1era bitartean, Zaida fernandezekin.

Aprobetxatu ezazu aukera hau. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik baitago oraindik. Izena emateko edo zalantzak argitzeko, Ermuko Emakumeen Topalekura (Izelaieta kalea, 12) jo dezakezue, edo bertako 943 171030 telefono zenbakira deitu. Ikastaro bakoitza 5eurotan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan