Berbalagunek 'pintxo' tailerra antolatu du datorren asterako

04.05.17
Euskara

Ermuko Berbalagun taldeak jarduera berri bat aurreikusita du datorren asterako. Arduradun eta partaideek ‘pintxo’ tailerra egingo dute maiatzaren 9ko astearte arrtatsaldean. Taldekideek hitzordua dute arratseko 7etarako, Eskilarapeko elkartean biltzekoak baitira.

Jardueran parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira, izena ematea komenigarri da erosketak eta zenbat elikagai eraman behar diren zehaztu eta antolatze lanak errazteko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ikastaro hasi aurreko egunera artean, maiatzaren 8ra artean.

Anima zaitez! Hemen duzu aukera, praktikaren bidez ikasteko modu dibertigarrian.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin