Mélida Ostatuak lehiakortasun turistikoaren egiaztagiria berritu du eta IKTei dagokiona gehitu
Ermuko ‘Melida Ostatua’k kalitate eta lehiakortasun turistikoaren ziurtagiria berritu du, zeina 2011a geroztik duen, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak emandakoa. Aurten, ziurtagiria berritu izanaz gain beste bigarren bat ere jaso du, Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) erabilera eta praktika onak izateagatik.
Ziurtagiri horiek 2016ko deialdiari dagozkie eta Ostatuko arduradunek jaso dituzte Donostiako Miramar jauregian, non Eusko Jaurlaritzako Turismo, Alfredo Retortillo, sailburua bertan izan den ekitaldian. Horrtan Lehiakortasun Turistikoaren ziurtagiria jaso izan dute 544 enpresek.
Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldi horretan, Retortillo sailburuak esan du “Euskadi nagusi dela lehiakortasun turistikoko egitarauetan”. Sailburuak azpimarratu izan du “aitortu eta saritzen dena taldeen lana dela; saridun guztiek hobekuntza atala horretan jardun izan duzuelarik gogotsu, horrek zuen enpresak hobetzeko ez ezik, gure azpiegitura turistikoak eta baliabideak erabiltzen eta bisitatzen gaituztenen esperientziari balioa eransten dielarik”.
Mélida Ostatua ibilbide oso luzea duen enpresa da, betidanikoa, Ermuan orain berrogeita zazpi urte sortu zena. Felixek eta Norak sortu zuten. Egun ostatu fundatzaileen semeak, Juantxo Diezek eta Marga Perezek, kudeatzen dute. Hortaz enpresaren bigarren gizaldia dugu eta bikoteak kalitatearen aldeko apustu sutsua egin du, ostatua goitik behera berritu eta modernizatuz. Kalitate Turistikoaren agiriaz gain, irisgarritasunaren zigilua ere badutelarik. Hamahiru logela dituzte, guztiak komuna, TBa eta WIFIa dutelarik.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.