Bigdataren inguruko hausnarketa partekatuko duen jardunaldia gauzatuko bihar Izarra Centren
Ermuak eta Izarra Centrek jardunaldia hartuko dute biharko egunean, non administrazio eta erakunde publikoetan Bigdataren erabilera probetxagarri eta zentzudunari –datu oso ugariak- buruzko hausnarketa partekatuko den. Ekitaldia ‘Igarle’ euskal enpresak antolatu du, ‘Udal behatokirantz’ leloa jarriz. Igarle Donostiako enpresa da enpresako softwarearen aholkularitzan, garapenean, ezartze eta heziketa prozesuak gauzatzen dituenak, baita logistika eta produkzioan ere. Antolatzaileek antzinako, gaurko eta etorkizuneko datuen eta informazioaren inguruko hausnarketa elkarrekin egitea proposatzen digute. Gure udala parte hartuko du eta goizeko 10etan hasiko den mahai-inguruan egongo den kideetako bat izango. Bertaratzeko interesa izan dezaketenek izen-emate eskabidea bete behar dute.
Igarle enpresako kideek behatoki azkarrei, geo-analisiari, Bigdatari, sare sozialei eta Smart Cities deritzatenei buruzko kontzeptuez mintzatuko zaizkigu eta horiek guztiak batera tratatzeari eta datuak uztartzeari buruz, hortik abiatuz herritarren parte-hartzea, gardentasuna, informazio iturrien heterogenotasuna; datuen kalitatea eta jabetza, trukatzea eta informazio guztiaren sinkronizazio prozesua.
Tamaina eta izaera ezberdineko hainbat udalek eta toki-erakundeen antzeko erakundeek gaia zehaztu eta datuak biltzeko, kudeatzeko, aztertzeko eta udal nahiz hiritarrentzako adierazleak argitaratzeko ematen ari diren pausoak aurkeztuko dituzte, testigantza zuzenak eta beren eskarmentua partekatuz bertaratutakoekin.
Etortzen direnek esperientzia berritzaileak jasoko dituzte, udal behatokia prestatzeko lan-ildoak eta aurkeztutako ekimenak ezagututa, pauso erraz eta osagarrien bidez, bakoitzaren erakunde guztia inplikatu eta barne hartuz.
Erakustaldi praktikoak egingo dira, udal batek bere datu guztiak uztartu eta ahalegin hori kudeatzeko moduan aurrera egin nahi duenean aurkituko dituen aukera eta zailtasunak ezagutuko ditugu. Informazio eredu hori prestatzea taldean egiteko lana eta ardura da, horretan ikuskatzea, interoperabilitatea eta datuen trukaketa gakoak izan daitezkeelarik helburua bete ahal izateko.
Programa
- 9:30etan Igarleren aurkezpena. Datu-azkarraren erabilera Administrazio Publikoan.
- 10:00etan Mahai-ingurua: udal behatokirantz.
- Donostiako Turismo behatokia
- Ermuko udalaa
- Donostiako udalaren behatokia
- Alorza.net: gardentasuna eta herritarren parte-hartzea
- 11:00etan Atsedena: kafea eta Networking
- 11:30etan Behatoki izaqn baino lehen eta ondoren
- Heritarrak parte-hartzeko eredu berritzaileak
- Eudel (*) Baieztatzeke dago
- Bartzelonako diputazioa. Gizarte-ongizate saila
- Smart City ekintzak: Miramart eta Eraginkotasun energetikoaren kasuak
- 12:00etan Nola abian jarri?
- SIB (Seeing is believing) Kontzeptuaren aproba
- Hainbat proiektu piloto
- 12:30etan Agurra.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du