Juanma Rodríguez ermuarrak ‘Wenses y Lala’ antzezlana aurkeztuko du Ermua Antzokian

10.05.17
Ermua Antzokia

Ermua Antzokia urteko lehen zatiko kultur programazioaren azken txanpan sartu da jada, eta ostiral honetan denboraldiko azken aurreko antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Wenses y Lala obra izango da, zuzenean, aurrez aurre berba egingo digun antzezlan bat, samurtasuna eta gizatasuna doi-doi nahasten direnean bakarrik egin daitekeen bezala.

Landa-eremu zehaztugabe eta denboragabean, bi pertsonaia hauek beraien bizitzak kontatuko dizkigute, apaingarririk gabe eta zintzotasun osoz, une alai eta tristez beteak, barre-algaraz eta eztarri-korapiloz, poesiaz eta gordintasunez.

Bizitzako gorabeherek umetatik elkartu dituzte. Wenses eta Lala elkarrekin hazi dira anai-arreba legez, baina adiskide dira aldi berean, maitale, bizitza-kide. Elkar maite dute, besterik gabe, eta gai dira bizitzaren konplexutasuna, erraztasunez, umorez eta hurbiltasunez kontatzeko.

Adrián Vázquez autorearen obra Elena Olivierik zuzendu du, eta Juanma Rodríguez aktore ermuarra du protagonista. 75 minutu inguruko iraupena du.

Antzezlana ostiral honetan izango da, maiatzak 12, 22:15etik aurrera Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude jada 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu