Minbiziaren ikerketara bideratzeko urteroko diru-bilketa egingo du AECC elkarteak
AECC herriko elkartean eta Bizkaiko Batzordeak maiatzeko aste honetan urteroko diru-bilketa egingo dutela iragarri dute. Aurtengo leloa ondorengo hau da; ‘Minbiziaren aurka borrokatzeko, hemen gaituzu’. Bilboko hiriburuan diru-bilketa gaur –maiatzaren 10eko asteazkenean egingo da, eta Ermuan, asteburuan, hain zuzen ere igandean, ‘Letras Galegas’ jai eta ospakizunen baitan
Minbiziari aurre egiteko Espainiako Elkartearen (AECC delakoaren) Ermuko taldeak diru-eske aterako da datorren asteko igandean, maiatzaren 14an. Ermuko boluntarioek igandean mahaia jarriko dute Orbe Kardinalaren plazan eta kalerik kale ibiliko dira dirua eskatzen goizeko 10etan hasi eta arratsaldeko ordu 2ak artean, itsulapiko zuri eta berdeak eskuan hartuta. Boluntarioak dirua biltzen saiatuko dira, bildutakoa Ermuan minbiziari aurre egiteko erabiliko dutelarik.
Boluntarioek dirua biltzen arituko dira elkarteak doan eskaintzen dituen zerbitzuak bere horretan mantentzeko xedez: gaixoei eta familiakoei atentzio psikologiko eta soziala eskaintzeko, ospitale eta etxean laguntzeko, prebentzio eta osasun heziketa programak gauzatzeko, informazio eta prebentzio kanpainak antolatzeko eta Bizkaian onkologia ikerketa proiektuak finantzatzeko. Kolabora dezagun!
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du