Apirileko “Irakurri, Gozatu eta Oparitu” egitasmoaren erosketa-txekea esleitu da

10.05.17
Udal Liburutegia

Martxoaren 20tik Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ egitasmoa dago martxan. Hamaikagarren edizio honetan Ermuko udal liburutegiak, Euskal Birusa elkarteak Maribel eta Xiripot liburu-dendek eta bat egin dute, elkarlanean, egitasmoa aurrera eramateko.

Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra arte iraungo du egitasmoak. Helburua irakurzaletasuna bultzatzea da, eta herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Ekimenak parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatzen du.

Kanpainan parte hartu ahal izateko hiru pausu eman behar dira:

  1. Irakurri. Lehenengo pausoa euskaraz irakurtzea da. Horretarako, Ermuko udal liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da.
  2. Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta horren inguruko iritzia. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, Maribel edo Xiripot liburu-dendetan erabiltzeko.
  3. Oparitu. Azken pausoa liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako erosketa-txekeak euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emango digu, ekainaren 10 arte.

Gainera apirilean eta maiatzean Xiripot eta Maribel liburu-dendetan euskerazko liburuak erosteko 30 €ko txekeak zozketatuko dira partaide guztien artean. Apirilean saritua Danel Crespo gaztetxoa izan da.

Jarduera maiatzaren 31n amaituko da. Bere helburua irakurzaletasuna herritarren artean sustetzea da euskerazko liburuak irakurtzera gonbidapena luzatuz, udal liburutegietako zerbitzuak erabiliz, partaidetza sarituz, abantaila ekonomikoak eskainiz eta liburuak oparitzera gonbidatuz.

Ekimena aurten 47 herritan izango da martxan. Aurreko hamar edizioetan frogatu denez, kanpainak eragin positiboa izaten du herritarrek herriko liburutegian egiten duten euskarazko liburuen mailegu kopuruan. Izan ere, egitasmoaren helburuetariko bat horixe da, euskaldunak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea. Era berean, ekimenak liburuen salmentan izaten duen eragina kontuan hartzekoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
25.06.25
‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira

Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie
Imagen
17.06.25
Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango