Berbalagunek afaria antolatu du datorren asterako

11.05.17
Euskara

Ermuko Berbalagun taldeak jarduera berri bat aurreikusita du datorren asterako. Arduradun eta partaideek afaria egingo dute maiatzaren 18ko ostegun iluntzean. Taldekideek hitzordua dute gaueko 9etarako, Izelaieta kaleko ''La Colina'' elkarte gastronomikoan biltzekoak baitira.

Jardueran parte hartzeko 6 eta 8 euro arteko kopurua ordaindu beharko dira, izena ematea komenigarri da erosketak eta zenbat elikagai eraman behar diren zehaztu eta antolatze lanak errazteko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ikastaro hasi aurreko egunera artean, maiatzaren 16ra artean.

Anima zaitez! Hemen duzu aukera, praktikaren bidez ikasteko modu dibertigarrian.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin