Euskal Liburu eta Disko Azokak mende laurdena beteko du Ermuan

12.05.17
Euskara

Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatuko da Ermuan maiatzaren 18tik 21era bitartean. Ekimen honen hogeita bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta argitaletxe ezberdinak izango ditugu herrian, euskaraz plazaratu diren azken nobedadeak ezagutu ahal izateko.

Azoka osatuko duten zortzi postuek maiatzaren 18an, osteguna, 11:00etan zabalduko dituzte ateak Orbe Kardinala plazan, eta urtero bezala, herriko ikastetxeetako ikasleak izango dira bertan. Postuen ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era izango da ostegunean eta ostiralean. Larunbatean eta igandean, aldiz, aldatu egingo da ordutegia eta 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara izango dira zabalik postuak. Azoka igandean 20:30ean amaituko da.

Postuez gain, hainbat ekitaldi burutuko dira egun hauetan:

  • Maiatzak 20, larunbata: umeentzako tailerrak Orbe Kardinala plazan 12:00etatik aurrera.
  • Maiatzak 21, igandea: ipuin kontaketa saioa Ixabel Agirresaroberen eskutik, Mattin marrazkilariak lagunduta. 18:30etik aurrera, plazan.
  • Maiatzak 23, asteartea: Kokein musika taldekoekin solasaldia 19:15etik aurrera Lobiano Kultur Gunean.

Gainera, azokak irauten duen egunetan, Euskal Poesia erakusketa izango da ikusgai Orbe Kardinala plazan.

Liburu eta Disko Azoka Ermuko Udalak eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Gerediaga elkartearen eta Euskal Birusaren laguntzarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin