Izarra Centren, datuetatik abiatuta 'udal Behatokirantz' jardunaldia
Berrogeita bost (45) bat pertsona –toki-administrazio, foru eta erakunde publikoetako dozena erakundetik etorritakoak, bildu dira aste honetan ‘Igarle’ euskal enpresak ‘Udal behatokirantz’ titulupean Ermuko Izarra Centren antolatu duen jardunaldira. Jardunaldi horretan Bigdataren erabilera probetxagarri eta zentzudunari –datu oso ugariak- buruzko hausnarketa partekatu izan zuten bertaratutako guztiek.
Jardunaldiaren barne mahai-ingurua egin zen; horretan parte hartu izan zutelarik Juan Carlos Abascal, Planifikazio Estrategiko eta Berrikuntza alorreko zinegotzi eskudun eta alkateordeak, Pilar Bracerasek, Donostiako Datu-behatokiko arduradunak; Natalia Iglesiasek, Donostiako Turismo Bikaintasunari laguntzeko Zerbitzuko arduradunak, eta Fran Manzanok, Igarle enpresako gerenteak. Mahai-inguruaren aurkezle eta moderatzaile lanetan, Alberto Ortiz de Zaratek, jardun zuen. Alorza.net enpresako zuzendari nagusi eta aholkulari nahiz kontsultorea da Alberto.
Igarle enpresako kideek behatoki azkarrei, geo-analisiari, Bigdatari, sare sozialei eta Smart Cities deritzatenei buruzko kontzeptuez mintzatu zitzaizkigun eta horiek guztiak batera tratatzeari eta datuak uztartzeari buruz, hortik abiatuz herritarren parte-hartzea, gardentasuna, informazio iturrien heterogenotasuna; datuen kalitatea eta jabetza, trukatzea eta informazio guztiaren sinkronizazio prozesuaz.
Jardunaldiaren ezaugarri nagusia praktikotasuna izan zen. Igarlek, kolaboratzaileek nahiz mahai-inguruko partaideen erakundeetan izandako proiektu arrakastatsu eta laborategian landutakoen bidez, bertaratutako pertsonek erakunde publikoetan egunero erabakiak hartzeko eta kudeatzeko erronkei erantzuteko erabiltzen dituzten hainbat tresna ikusi eta ezagutu zituzten.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren