Errotabarriko senior Euskadi taldeak mailaz igo du eta Euskal Ligako A multzoan jokatuko

15.05.17
Kirolak

Errotabarri Euskadi senior eskubaloi taldeak mailaz igo du eta Erkidegoko Lurralde Federazioak antolatzen duen Euskal Ligako A taldean jokatuko hurrengo denboraldian. Taldeak denboraldi borobila egin du. Aurten emakumezkoen Euskadiko Ligan eta B multzoan aritu da, bere lehen urtea izan delako. Ligak bi fase izan ditu, lehenengoan 10 partida jokatu dituzte eta guztiak irabazi. Bigarren fasean. Antzerako mantendu dira eta partida bakarrean amore eman izan dute, Berango taldearekin, hain zuzen ere. Horiek horrela, sailkapen orokorreko buru amaitu dute; 18 puntu izanik, aldeko 256 eta aurkako 185 gol eta, beraz, 71 tantoren aldeaz. Errotabarri eta Berango taldeek 18na puntu amaitu badute ere, ermuarrak lehenak izan dira golen bataz besteko hobea izan dutelako. Biek mailaz igo dute.

Errotabarrik bere azkeneko partida apirilean jokatu zuen Ermuan. Donostiako Egia Arrano Elkartea bisitari eta aurkari, hartu zuen arratsaldean. Taldea bi jardunaldi lehenago igoera lortua zuen arren, Ander Blanco entrenatzailearen jokalariek makina bat lan egin behar izan zuten norgehiagoka irabazteko, eskubaloia eta taldea aintzat hartu eta diziplina maiatzen dutela. Partida oso trabatua izan zen, erritmo apalekoa eta denbora luzez herrikoak azpitik egonez markagailuan, baina egoerari buelta ematen jakin zuten, markagailuan 23 eta 21 emaitzaz amaituz, aktak jasotzen duen bezala.

Partidako tentsioa soinetik astindu ondoren, une hunkigarriak bizi izan ziren M.A.Blanco kiroldegian. Zaleak taldea animatu eta txalotu egin zuten, lortutakoagatik. Zilarrezko mailan jokatzen duten taldekideek eta Atarrabiatik jokatzera etorritako Beti-Onak taldeko jokalariek korridorea egin zietan harmailetan zeuden zaleek agurtzera atera zitezen. Olatz Arrarte eta Mari Carmen Gómez jokalari heldu eta eskarmentudunak lora sorta bana jaso zuten seme-alaba eta bikotekideen eskuetatik. Ezustekoa izan zuten, espero ez zutelako. Taldeko kide guztiek elastiko oroigarri bana ospatu zuten, argazkiak atera eta besarkadak konpartituz.

Ander Blanco gaztea entrenatzaile izan duen talde honetako jokalari izan dira María Rico, Alaitz Fernández, Mari Carmen Gómez, Maider Carrasco, Mari Sol Alvárez, Amaia Sangroniz, Olatz Arrarte, Nerea Arias, Maialen Quilez, Anne Tejada, Nekane Recalde, Cristina Vivar eta Janire Goenaga. Denboraldian alea jarri eta helburua lortzen lagundu diete jubenilak: Marta Fernández, Jone Izquierdo eta Nerea Ruiz. Eta azkenik, pistako ordezkari izan ditug Feli Franco eta Mariaje Pérez. Zorionak guztiei!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da