'El oxímoron de la abuela' antzezlanarekin amaituko da Ermua Antzokiko kultur programazioa irailera arte

17.05.17
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak antzezlan oso berezi bat hartuko du ostiral honetan, urteko lehenengo zatiko kultur programazioari agur esateko. El oxímoron de la abuela antzezpenaren aurkezpena izango da, José Luis González Blanco ermuarraren lehenengo lana antzerkirako. Gainera, Maite Lorenzo eta Juanma Cano ermuarra ditu protagonista.

Javier (Juanma Cano), historiako irakasle bat, bere arreba Lauraren (Maite Lorenzo) etxera doa 2010eko futboleko Mundialaren finala, Espainia-Holanda partida ikustera. Laura arkitektoa da, eta gerra ondoan hiriak berreraikitzearen inguruko doktore-tesia amaitzen ari da. Partidan zehar beraien familiaren historia-atalak elkartuko dituzte, porrotez, huts-egitez eta isiltasunez beteak, baina amonaren irudia gailenduz, errealitaterik gordinenari ere aurre egiteko duen ahalmenarengatik.

El oxímoron de la abuela memoria historikoari, duintasunari, minari eta gizatasunari buruz mintzatzen den lana da. Antzezlanak autorearen amonaren benetako istorioa du abiapuntu, eta Gerra Zibilari eta Gerraosteari buruz hitz egiten du mezu positibo batekin. “Amonak bere bizitzako atalik mingarrienak isiltasunaren gela itxian gordetzea erabaki zuen. Baina isiltasunak hitz egiten du, zuloak ditu eta horietatik hitzak eta oroitzapen zatiak erortzen dira. Kontatu ezin izan ziren, edo nahi ez ziren istorioak eraiki daitezke zati horiekin. Antzezlan honek porrotaren eta minaren gainetik gizakiengandik onena ateratzen jakin zuten pertsonen istorioa kontatzen du”, azaldu du José Luis González Blancok.

Cruz Noguerak zuzendu du 70 minutuko iraupena duen antzezlana, eta ostiral honetan, maiatzak 19, 22:15ean estreinatuko da Ermua Antzokian.

Sarrerak salgai daude 8 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan