‘Kirolaz Blai’ kanpainaren XVII. ediziorako izen-emateak zabalik

17.05.17
Gizartea

Ermuko UKEk “Kirolaz Blai” ekimena abiarazi du, hamazazpigarren urtez jarraian. José Ramón Gombau Kirol zinegotziak eta UKEko presidenteordeak azaldu duenez, “edozein arrazoi medio-dela, uztailean Ermuan gelditzen diren gurasoen familia eta lan bizitza uztartzea posible egitea bilatzen du ekimenak, euren seme-alabei jarduera fisikoan eta jolasetan oinarritzen den aisialdirako alternatiba eskainiz”.

"Multiabentura 2017” ekimenean interesa duen orok izena emateko aukera dugu Miguel Ángel Blanco Kiroldegiko harrera eta informazio-gunean. Izen-emate epea astelehenean hasi zen eta ekainaren 21ean, asteazkena, bukatuko da.

Ekimenak bi jarduera ezberdin hartzen ditu bere baitan: alde batetik, “Multiabentura 2017”, astelehenetik ostegunera bitartean ekintza ezberdinez osoturiko 3 aste, eta, bestetik, “Igeriketako Intentsiboak”, igeriketa estiloak ikasteko eta hobetzeko.

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (gutxienez Lehen Hezkuntzako lehen maila gaindituta) zuzenduriko programa da “Multiabentura 2017”, eta umeen aisialdi garaian kirola eta jarduera fisiko dibertigarriak bultzatuz esparru anitza eta ludikoa eskaintzea du helburu. Jarduerak ekainaren 26tik uztailaren 13ra artean burutuko dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara; ostegunetan, baina, irteerak egingo dira eta 09:30etik 18:00etara.

“Igeriketako Ikastaro Trinkoak – Uda 2017” programa, aldiz, bi helbururekin eratzen da; alde batetik, ahalik eta ermuar gehienak igeri egiteko oinarrizko teknika bereganatzea edo hobetzea eta, bestetik, parte-hartzaileen bizi-kalitatearen hobekuntzan eragina duen eta osasun-higieneari dagozkion ohiturak lortzea baimenduko duen oinarrizko abilezia motorrak ezartzea. Era berean, norbanakoaren aisialdi eta astialdi garaian, kirola eta dibertimenduzko jarduera fisikoaren bitartez anitza eta ludikoa den esparrua eskaintzen da.

20 saio izango dira guztira, eguneroko eduki pedagogiko eta didaktikoetan sakontzeko eta ikasitakoa era intentsibo batean burutu ahal izateko. Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean. 2 urteko haurrentzako igeriketa ikastaroak zein 3 eta 4 urte bitarteko haurrentzat zuzenduriko 0 mailako ikastaroak asteko egun guztietan izan beharrean, astelehenetan eta asteazkenetan 2 urtekoentzat, eta astearteetan eta ostegunetan 0 mailakoentzat, hain zuzen ere.

Opor Kirolzaleak Ermuan

José Ramón Gombauk azaldu duenez, “aurten Multiabenturan parte hartzen dutenek igerilekuko jokoak, padela, minisaskibaloia, minieskubaloia, aretoko hockeya, txiki dantza, eskupilota, beisbola, yoga eta beste hainbat ekintza burutzeko aukera izango dute. Gainera, hiru txango antolatu dira: Gamiz Fikara trekking txikia egin eta udal igerilekuetan bainua hartzera; Getariako hondartzara, eta Sopelako hondartzan surfeko hastapen ikastaroa”.

Ekimenean interesa duen orok izena emateko aukera dugu Miguel Ángel Blanco Kiroldegiko harrera eta informazio-gunean. Izen-emate epea astelehenean hasi zen eta ekainaren 21ean, asteazkena, bukatuko da. Jarduerek honako prezioak izango dituzte:

Jardueren prezioa

Multiabentura 2017:

  • Abonatuak: 86,80 euro.
  • Abonatu-gabeak: 126,00 euro.

Igeriketako Ikastaro Trinkoak (2 urtekoak eta 0 mailakoak):

  • Abonatuak: 41,65 euro.
  • Abonatu-gabeak: 64,60 euro.

Igeriketako Ikastaro Trinkoak (1 mailatik aurrera):

  • Abonatuak: 57,10 euro.
  • Abonatu-gabeak: 103,60 euro.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du