Datorren asteazkenean irekiko udalekuetan izena ematea epea

19.05.17
Euskara

Datorren astean udal Euskara sailak aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio zeina Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera behin-behineko egitaraua adostu duen. Iaz egin bezala, aurten ere, udalekuek hiru asteko iraupena izango dute, ekainaren 26tik uztailaren 14era bitartean, alegia. Udaleku hauek Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude eta ondo pasatzeaz gain, euskaraz jardutea eta disfrutatzea dute helburu.

Maiatzaren 25eko ostegunean zabalduko da inskripzioa, zeina aste betez luzatuko den, maiatzaren 31ra arte izena eman ahalko dutelarik interesdunek Euskara sailean (liburutegi ohiaren eraikinean, Konbentukoa kalean).

Ondoko lasterbideetan informazio osoa eskuragarri:

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin