Errotabarri DHP taldeak eta CB Zuazok Bizkaiko 2017 Kopako finala jokatuko dute
Errotabarriko seniorrek 5. postuan amaitu dute Liga
Zilarrezko Ohore Mailan jokatzen duen Errotabarrik Bizkaiko 2017 Kopako finala jokatuko du CB Zuazorekin. Partida hori datorren igandean, maiatzaren 28an, jokatuko da Lasesarre kiroldegian (Barakaldon) arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Imanol Alvarez entrenatzen dituen jokalariak finalerako txartela atzo eguerdian lortu zuten, Etxebarriko CB Kukulllaga mendean hartu eta gero, 28 eta 25 tantoko markagailuaz. Sailkatzeko fase horretan, lehenago San Adrian eta Muskiz gainditu behar izan ditu. Lurraldeko eskubaloi guztiaren jaia igandean ospatuko da, Federazioak egun osoko egitaraua prestatu baitu partida guztiak egun horretan jokatuko direlarik Lasesarren bertan, goizetik hasi eta gauera artean.
BIZKAIA KOPA 2017 - FVBM on Biteable.
Bizkaiko Koparen finalera iritsi izana gauza handia da ermuarrentzat eta denboraldian egindako lanaren saria, bi itzuliko Ligan eta sailkapen orokorrean 5. postuan amaitu baitute. Taldea oso ondo bukatu du, txapelketa bikaina eginez eta taularen lehen multzoko ateetan izanik. Iazko emaitza berbera errepikatzeko aukera izan du eta berriz ere laugarren postuan geratzeko, nahiz eta iazkoak eta aurtengoak parekotasunik izan ez badute ere. 2015-2016ko denboraldia estreinakoa izan zen talde ermuarrarentzat zilarrezko mailan eta ezustekoa eman zuten parte hartzen zuten 11n artean. Aurrekoan Errotabarrik 20 partida jokatu zituen, horietako hamar irabaziz, bitan berdinduz eta 8tan emaro emanez. Amaieran, 22 punturekin taularen goiburuan geratuz, aldeko 21 gol izanik. Amaitu berri duen denboraldian aldiz 24 partida jokatu ditu, 14tan garaile izanik, 1ean berdinduz eta 9 norgehiagokan galduz, 99 tantoko alde izanik. Emaitzak hobera egin dutela ageri dute.
Hobekuntza erakutsi arren, denboraldia korapilatsu izan da, gorabehera askori aurre egin behar izan baitie Alvarezen taldeak. Laburbilduz, Luisa Castro pibotea Alemaniara joan izana, Naryith Noriega atezainak kirola eta taldea bertan behera uztea, Mirene Morenok atzerrian praktikak egitea edo, Beraberak martxoan Ane Enzina berreskuratzea, 4 partida jokatzeke zeudenean, edo ia 7000 euro galtzeko zorian egotea, Tenerifeko islan CB Salud-ekin jokatu beharreko partida bertan behera utzi zuelako Federazioak, kanariarrak zigortzeko asmoz edo lesioak, besteak beste. Gorabehera hainbat, baina guztiak garrantzi handikoak. Hala eta guzti, taldeak guztiari aurre egiten ez ezik, arazoak gainditzen jakin izan dute. Eta gutxi balitz, bizilagun ermuarrekin: entrenatzailea nahiz jokalariak bertakoak baititugu, hori bai balio eta kategoriazkoak guztiak, kirolean eta baita ere alor pertsonal eta adore, dedikazioan. Kanpoan fitxaketarik egin gabe eta soldatarik izan gabe, estatu mailak dagoen klub xumeenetakoan.
I. Alvarez entrenatzailea: bosgarren amaitu dugu; oso ongi, denboraldi ‘berezia’ izan baita
Errotabarrik eskura izan du sailkapeneko laugarren postua. Ligako azken partidan etxean hartu zuen Atarrabiko Beti-Onak, 30 puntu edukita postu bat aurretik zegoena. Ermuarrak mendean hartu eta irabazi baliete aurretik geratuko zitekeen, baina ez zuten ondo jolastu eta 27 eta 31 markagailuaz amaitu zutenez norgehiagoka, atzetik geratu dira. Alvarez entrenatzailearen analisi ondorengoa izan zen: “Nahi eta ezin. Laugarren postura jauzia emateko aukeraz jokatu genuen azken partida, gure aurretik egon eta puntu bat gehiago zuen Beti-Onarekin, baina ezinezko gertatu zitzaigun. Nafarrek gure gainetik izan ziren, mentalizatuta atera baitziren hasieratik. Atakean ondo aritu baginen ere, defentsan eta atean kale. Azken bi minutuak falta zirenean bi gol azpitik egon arren ez genuen asmatzen jakin izan. Hortaz, bosgarren postuan bukatu dugu, eta ez da marka makala, denboraldia berezia izan delako. Ikasten ari gara eta datorren denboraldia hobeto egitea espero dut”.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke