Etxeko laguntza-zerbitzuak etorkizunean izan ditzaken aukerak aurreikusten

24.05.17
Gizartea

Etxebizitza izango da, ziurrenik, zahartzaroagatik eratorritako egoerak artatzeko lekua

Ermuan nahiz Bizkaian etxez etxeko laguntza-zerbitzuko etorkizunaren inguruan egin berri den ikerketa ostiralean aurkeztuko da Bilbo hiriburuan. Ikerketa hori Euskal Herriko Unibertsitateak egin du, Soziologia eta Gizarte-laneko sailen eta Civersity Ikerketa taldearen bidez. Lana Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte-ongizate sailak ordaindu du, alor sozio-sanitarioa garatzeko gure Udalak eta Aldundiak 2015ean sinatu zuten hitzarmenaren baitan. Lanaren emaitza eta ondorioak liburu batean argitaratu dira, zeinaren titulua “Ermuko eta Bizkaiko ELZren egoerari eta kudeaketa-aukerei buruzko ikerketa” den. Autoreak Amaia Izaola eta Imanol Zubero dira. Aurkezpen ekitaldian izango dira Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekano, Simon Peña, Gizarte-ongizateko foru diputatu, Isabel Sanchez, eta Ermuko alkate, Carlos Totorika jaun-andreak. Ikerketaren helburua, Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) etorkizunean birmoldatu eta egokitzeko gako nagusiak aurreikustea, zerbitzu emakidak bi oin nagusi izan ditzan: batetik, dependentziaren prebentzioan jardutea eta, bigarrenik, dependentzia duen pertsonari bere etxean artatzea, osasun egoerak ahalbidetzen duen guztietan.

Eguneko programak jasotzen duenaren arabera, Imanol Zubero eta Amaia Izaola ikertzaileek azterketaren emaitzak aurkezteaz gain, estatuan nahiz Europan adinekoak atenditu eta artatzeko dauden esperientzia modeloak ere aurkeztuko dituzte, alderatu ahal izateko.

Jardunaldi eta aurkezpen ekitaldia doakoak diren arren, aldez aurretik izen-eman eta bertaratzeko asmoa izatea eskatzen da, edukieraren muga dagoelako. Horretarako, amaia.izaola@ehu.eus postontzi elektronikora idatzi behar delarik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.