Asteburu honetan Gazte Egunaren V. edizioa ospatuko Ermuan
Larunbat honetan, maiatzaren 27n, bosgarrenez ospatuko da Ermuko Gazte Eguna. Ermuko Gazte Asanbladak antolatuta, egun osoan zehar ekitaldiak izango dira herrian, eguerditik hasi eta gaueko lehen orduetara bitartean.
Goizeko 12:00etan hasiko da festa, jolasekin eta. 13:00etatik aurrera ‘Mintzodromoa’ egingo da, euskara praktikatzeko aukera eskaintzeko. Ordu 2etan, ongi etorria eta argazkia egingo da, photocallean eta segidan, 14:30ean herri bazkaria.
Arratsaldea ere ez dator esku hutsik; 17:00ean Gazteolinpiadei paso emanez. 18:30ean, musikaz giroturiko poteo egingo da. Kontzertuak izango dira eguneko ekitaldi nagusiak, 22:00etatik aurrera, Txapel Punk; Worth It y Niña Copyote eta Chico Tomado taldeen zuzeneko emanaldiez gozatzeko aukera izango baita.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu