Ermuko Txirrindulari Taldeko gazteek arrakastatsu Bizkaiko Txapelketan

26.05.17
Kirolak

Aurreko asteburuan jokatu izan da txirrindularitzako Bizkaiko Txapelketa errepidean eta agerian geratu da Ermuko Txirrindulari Taldeko gaztetxoek Etorkizuna oparoa izan dezaketela, maila ona erakutsita podiumera igo eta sailkapeneko lehen postuak lortu baitzituzten. Gazte eta mutikoen mailan Aimar Galdos Alonso txapeldun izan zen, helmuga bakarrik zeharkatu ondoren. Neskatoetan, Ixone Viñambres txapeldun ordu izan zen, helmugan bigarren sartu eta gero, taldekide eta Zaldibarko bizilagun den Naiari jarraiki. Lehenengo hamarren artean ere Julen Peláez gaztea sailkatu zen.

Lasterketa Berangon korritu zen. Gazteek karrerari goizeko 10 eta erdietan hasiera eman zioten. Hiri barruko zirkuitua zen eta 3 km eta 300 metroko luzera zuen, txirrindularriek horri lau itzuli eman behar zizkiotelarik, guztira 13,200 km betez. Ibilbide horretan 600 metroko gailurra zegoen eta horrek lasterketa gogortu egin zuen. Karrera normaltasunez hasi eta joan zen, tropela asko zatikatuz minutuak eta metroak aurrera egin ahala. Ibilbide gogortxoa zenez, lau itzuen ostean Aimar Galdos bakarrik zeharkatu zuen helmuga, lehiakideak atzean utzita. Hortaz, aurtengo Bizkaiko txapelduna dugu infantil eta mutiletan. Kategoria berean baina nesketan, txapeldun orde izan genuen Ixone Viñambres, zeina bere taldekide Naiaren ostean gurutzatu zuen marra. Sailkapen orokorreko lehen hamar postuetan ere Julen Pelaez gazte ermuarra ere izan genuen.

Hortaz, ez dago gehiago eskatzerik. Etorkizunari begira sendo gaudela eta promesak ditugula txirrindularitzan argi dugu. Zorionak guztioi!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira