Tabakismoak daituen arriskuen inguruko informazio mahai jarri dute AECC eta Osakidetzak

26.05.17
Gizartea

HerrikoAECCren Ermuko batzordeko boluntarioek eta Osakidetzaren Debabarrena bailarako OSIaren langileekinbatera informazioa emateko mahaia jarri dute gaur herriko plazan, tabakismoarekiko dependentziaren arriskuak eta gure bizitzan ohitura osasungarriak txertatu behar izanaren inguruak jabetu gaitezen. Ekimenaren lema “Utz dezagun tabakoa elkarrekin”.

Mahai horretan AECCko kideek eta osasun zentroko langileekin batera proba fisikoak egitea proposatu eta eskaini diete kaletik pasatzen diren herritarrei. Probak cooximetriak eta nikotinarekiko menpekotasun maila neurtzeko proba izango dira. Jardueraren helburua erretzaileei hori uzteak duen garrantziaz ohartarazi nahi zaie, aldi berean horretan lagungarri izan dakizkiokeen tratamenduei buruzko informazioa ere emango zaielarik. Gaur maiatzaren 26ko ostiral goizean, 10:00etatik ordu 1etara bitartean, plazan izan dute mahai informatiboa.

Tabakorik gabeko mundu eguna ospatzeko jardueren baitan

Munduan eta urteroko legez, Tabakorik Gabeko Eguna ospatuko dugu maiatzean, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzaturiko erabakiari jarraiki. Eguna maiatzaren 31 da, tarorren asteko asteaznena, eta OMEak eta bere elkartekideak jarduerak eta kanpainak gauzatuko dituzte, tabakoarekiko dependentziak dakarzkigun arriskuak agerian jarri eta ezagutarazteko xedez. Horren helburua tabakoaren kontsumoa gutxitzea izanik. 2017 honetako leloa ondorengoa da: “Garapenerako mehatxua da tabakoa”.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.