Aurkeztu da Ermuko eta Bizkaiko ELZren egoerari eta kudeaketa-aukerei buruzko ikerketa

30.05.17
Gizartea

Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte-ongizate sailak eta Ermuko udalak Ermuan nahiz Bizkaian etxez etxeko laguntza-zerbitzuko etorkizunaren inguruan egin berri den ikerketa aurkeztu zuten ostiralean Bilbo hiriburuan. Ekitaldian Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekano, Simon Peña eta Ermuko alkate, Carlos Totorika bildu ziren aurkezpen ekitaldira. Ikerketa hori Euskal Herriko Unibertsitateak egin du, Soziologia eta Gizarte-laneko sailen eta Civersity Ikerketa taldearen bidez. Lana Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte-ongizate sailak ordaindu du, alor sozio-sanitarioa garatzeko gure Udalak eta Aldundiak 2015ean sinatu zuten hitzarmenaren baitan. Lanaren emaitza eta ondorioak liburu batean argitaratu dira, zeinaren titulua “Ermuko eta Bizkaiko ELZren egoerari eta kudeaketa-aukerei buruzko ikerketa” den.

Ikerketaren helburua, Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) etorkizunean birmoldatu eta egokitzeko gako nagusiak aurreikustea izan da, zerbitzu emakidak bi oin nagusi izan ditzan: batetik, dependentziaren prebentzioan jardutea eta, bigarrenik, dependentzia duen pertsonari bere etxean artatzea, osasun egoerak ahalbidetzen duen guztietan.

Etxebizitza izango da, ziurrenik, zahartzaroagatik eratorritako egoerak artatzeko lekua

Autoreak Amaia Izaola eta Imanol Zubero dira eta aurkezpen ekitaldian ikerketaren nondik-norakoak eta ondorioen berri eman zuten. Jarraian eta eguneko programak jasotzen zuenaren arabera, estatuan nahiz Europan adinekoak atenditu eta artatzeko dauden esperientzia modeloak ere aurkeztu zituzten, elkarren artean alderatu ahal izateko. Zati honetan parte hartu zuten, udalaren gizarte eta kultur zerbitzuen zuzendariak, Merche Gonzalez de Celisek, Bartzelonako Udalatik etorritako Rosa Rubiok, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomooko kidea, Mercé Perezek.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan