Ermuko Udalak Gardentasun arloko Zerbitzu Gutuna aurkeztu du

31.05.17
Erakundea

Ermuko Udaleko Hiritarren Partaidetza eta Gardentasun alorrak bere zerbitzu-gutuna osatu du, erakunde honek aurkezten duen seigarrena. Karta honetan alorraren prestazioak eta euren gain hartzen dituen konpromisoak biltzen eta adierazten dira, herritarrek udal informazioa eskuratzeko duten eskubidea erabat erabil dezaten, gobernu onaren printzipioei jarraituta beti ere.

Gardentasuneko zerbitzu-gutuna hamaika atal praktiko eta ikusgarritan banatu da. Bertan, Hiritarren Partaidetza eta Gardentasun alorraren misioa eta baloreak, eskaintzen diren zerbitzuak, hiritarrek dituzten eskubideak, zerbitzuaren konpromisoak eta indarrean dagoen araudia biltzen dira, besteak beste.

Ermuko Udalaren zerbitzu-gutun berrienak udal osoaren gardentasuna hobetzen lagundu nahi du, bai publizitate aktiboari, baita informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeari dagokionean ere. Horretarako, Udaleko antolaketa-unitate ezberdinen artean gardentasunari dagokionean behar den koordinazioa ezarri; gardentasunaren inguruan indarrean dauden legeak erabat bete daitezela bermatu; beste erakunde publiko eta pribatu batzuen ohiturarik onenak aztertu eta Udal antolakundearen barruan zabaldu; eta gardentasunaren kultura sustatu nahi da, bai udal antolakundearen barruan, baita Ermuko herritarren artean ere.

Gardentasuneko zerbitzu-gutuna hiritarrentzat eskuragarri dago www.ermua.es udal webgunean. Bertara jo daiteke webgunearen azaletik; bai eskuin aldean kokatzen den Udalaren Gardentasuna atalean klik eginda, baita behean ageri den Zerbitzu-Gutunak ataletik sartuta ere.

Dokumentua zinegotziei eta hiritarrei aurkeztu zitzaien pasatu den maiatzaren 9ko Gai Orokorren eta Udalbatzak Aztertu Beharrekoen Informazio Batzordean. Bideoa lerro hauen azpian ikus daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da