2018ko Herriko Festa Eguna uztailaren 25a izango dela erabaki du Udalbatzak
Ermuko Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu du datorren 2018. urtean, herriko festa eguna uztailaren 25a izango dela, Santiago Apostolua herriko zaindariaren eguna, hain zuzen. Udalbatzako talde politiko guztiak proposamenarekin ados agertu dira, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari erabakiaren berri emango zaio.
Gobernu taldeak pasatu den maiatzaren 30ean izandako Osoko Bilkuran azaldu duen moduan, 2018rako Euskal Autonomi Erkidegoko Langileen Jaiegunen Egutegi Ofizialak ez du uztailaren 25a jaiegun moduan jasotzen. Eusko Jaurlaritzak 12 egun baliogabe zehaztu ditu datorren urterako, eta beste egun bat Lurralde Historiko bakoitzak hautatu dezan; Bizkaiaren kasuan, ziurrenik uztailaren 31 izango da, Loiolako San Inazio.
Gainera, erkidegoko gobernuak udal bakoitzari tokiko jai bat proposatzeko eskatzen dio. Bete beharreko baldintza bakarrak igandea edo jada zehaztutako jaieguna ez izatea eta Lurralde Historikoak hautatutako jaiegunarekin bat ez egitea dira.
Gauzak horrela, gure herrian uztailaren 25a festa eguna izango dela erabaki du Ermuko Udalak. Izan ere, asteazkena da, eta Eusko Jaurlaritzak ez du jaiegun gisa zehaztu.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian