Ospakizunez beteriko larunbata Ermuan

02.06.17
Gizartea

Asteburu honetan zehar, ospakizun ezberdinak izango ditugu Ermuan, eta horrekin batera, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dugu gure herrian.

Ermuko Gaztela-Mantxako Kultur Zentroa, esaterako, bere 25. urteurrena ospatzen ari da aste honetan zehar. Kultur elkarteak txapelketa ezberdinak izan ditu jokoan aste honetan zehar Errebalburu kalean duen egoitzan, eta ospakizunekin jarraituko du larunbatean eta igandean.

Kultur zentroaren programaren barne, Auramúsica folk taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Ermua Antzokian. CervAntes y Después ikuskizuna eskainiko du Gaztela-Mantxako taldeak, Miguel de Cervantes idazlearen heriotzaren laurehungarren urteurrena dela eta. Sarrera doakoa da, eta kontzertua 22:00etan hasiko da.

Gainera, igandean 13:00etan tute, xake eta mus txapelketetako irabazleei sariak emango zaizkie, eta vermut dastaketa egingo da. Jarraian, 14:00etan, aste kulturalari amaiera emango zaio anaitasun bazkariarekin.

Ospakizunetan dabilen beste elkartea Athletic Herri Muga Peña da. Taldeak hogeigarren urteurrena ospatuko du asteburu honetan, eta larunbatean, 12:00etatik aurrera, ekimen ezberdinak antolatuko ditu Orbe Kardinala plazan. Herriko gaztetxoek Antxintxiketan aisialdi taldearekin jolasteko aukera izango dute goiz eta arratsaldez, 19:00ak arte, eta 12:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era puzgarrietan salto egin ahalko dute.

Herriko Irulitxa txarangak Ermuko kaleak alaituko ditu 12:30etik 14:30era, eta arratsaldean, 18:30etik 21:00etara, Burrunba elektrotxaranga arduratuko da herriko bazterrak musikaz bustitzeaz.

Pispilluren kontzertua elizan

Bestalde, Ermuko Pispillu abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat arratsaldean Santiago elizan. Elisabeth Sarriugartek zuzentzen duen herriko taldearekin batera, Elorrioko Berriotxoa abesbatza ere izango da. Emanaldia 19:45ean hasiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du