Berritzaileenen Topaketan aukezturiko ekimenak katalogo batean bildu eta argitaratu dira
Innpulso sareak antolatuta eta martxoan egin zen alkate berritzaileenen II. Topaketa gauzatu zen Madrilen, Las Naves eraikinean. Jardunaldi haren haritik, Inpulso sareko idazkaritza Teknikoak orduan aurkeztutako proiektu guztiak biltzen dituen agiria kaleratu du. Ermua herriak horretan parte hartu eta ordezkaritza izan zuen, bertan herriko Carlos Totorika alkatea, Juan Carlos Abascal alkateordea eta berrikuntza eta planifikazio estrategikoko zuzendaria, Rosalia Herrera izan zirelako. Ordezkari ermuarrek ‘Burulogy’ izeneko enpresa proiektua aurkeztu eta babestu zuten, zeina Aitor Oteiza eta Irune Martinez gazte ekintzaileek eratu dutena, egoitza Izarra Centre eraikinean dutelarik. ‘Burulogy’ proeiktuaren baita aisialdiko eta entretenimendurako joko elektronikoak garatzen eta eskaintzen dituzte –onlinekoak nahiz offlinekoak- adineko pertsonentzat. Joko horiek adimena sasoian, entrenatua eta kognitiboki egoki edukitzeko xedea dute. Jokoek eskaintzen dituzten abantailak ugari dira eta garrantzitsuena erabiltzen eta jolasten dutenek buruaz egiten dituzten ariketak. Produktua tableta elektroniko edo telefono inteligenteetan erabili daiteke, biak ere oso hedatuak ditugularik gure gizartean eta, eskuragarri direnak, ekonomikoki merkatu egin direlako.
Toapketaren ondoren Innpulso sareko idazkaritza teknikoak aurkeztutako proiektu guztiak biltzen eta horien berri ematen duen katalogoa prestatu eta zabaldu du. Katalogo horrek ekimen bakoitzaren xenetasunak ematen ditu -proiektuaren izenaren arabera alfabetikoki- antolatuta. Gure herrian mamituriko proiektuaren berri 23 garren orrialdean jasotzen da, alfabetikoki bederatzigarrena baita ''Burology''.
Jardunaldiaren xede nagusia, iazkoan bezalaxe, elkarteko kide diren herrietan ditugun enpresa txiki eta ertain (ETEn) berritzaileei babesa ematea eta horiek ezagutarazten laguntzea izan da. Antolatzaileen esanetan jardunaldia arrakastatsua izan da, baikortasun eta motibazio dosi altuak izan dituelarik. Innpulsok bere esker ona agertu zien ekitaldi honetara bildu eta lotu diren guztiei, bereziki egin duten ahaleginagatik eta inplikazioagatik.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren