Bizkaiko Aldundiaren automozio sektoreko hotzeko estanpazio ikastaroak lan-erdiak egin ditu jada

07.06.17
Hezkuntza

Ermuko Udaleko Toki-Garapen Alorrak automozio sektoreko hotzeko estanpazio ikastaroa antolatu du, Bizkaiko Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren finantziazioarekin. 337 orduko formazioa abian da jada, eta datorren ekainaren 30ean amaituko da, ostirala. Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzako enplegagarritasuna, Lanberri 2017 programa Bizkaiko Foru Aldundiaren 51/2017 dekretuan jasotzen da, apirilaren 11koan.

Formazioak bi atal ditu: batetik, teorikoa, Izarra Centren burutzen dena, eta bestetik, atal praktikoa. Azken hori Amorebietako AIC – Automotive Intelligence Centerren egingo da. Hori posible izango da AICren aldez aurretiko jarrera onari esker; izan ere, bere helburuetako bat automozioan formakuntza bultzatzea da, formazio maila guztietan. Gainera, ikastaroan bertan, inguruko estanpazio enpresetara bisitak prestatu dira, eta ikasleek Igorreko Batz eta Zaldibarko CIE Automotive ezagutzeko aukera izan dute jada.

Esperientzia oso positiboa izan da, ikastaroan parte hartzen duten pertsonek CIE eta Batz bezalako estanpazio enpresa handiek nola funtzionatzen duten ikusteko aukera izan baitute. Prentsa ezberdinen prozesuak bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte, eta ohiko trokelen, progresiboen eta transferren arteko desberdintasunak atzeman.

Ikastaroak jasotzen dituen moduluen barruan, estanpazio teknologia eta material ezberdinak ikusi dituzte ikasleek, tratamendu termikoak, eta estanpazio proiektuetako batze prozesuak, kalitatea eta diseinua.

Produkzio prozesu honek gure eskualdean duen garrantzia eta indarra izan da formazio hau martxan jarri izanaren zergatia. Edozein adinetako formazioa gure lurraldearentzat inbertsiorik onena da, bai ekonomiaren aldetik, baita gizartearen aldetik ere. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak urteak daramatza kolektibo ezberdinen enplegatzea sustatzeko lanetan. Lanberri deitzen den programa hau lan-ildo horren emaitza da, eta Ermuko Udalak arlo hori bultzatzen jarraituko du.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko