Merkataritzako 'Gauez Zabalik ' ekimena datorren astean gauzatuko da

08.06.17
Gizartea

Ermuko merkataritza-saltegitik hainbat zabalik izango dira datorren asteko larunbatean, -ekainak 17an-, gaueko 22:30etatik goizeko 1:30era artean, euren bezeroak zerbitzu, promozio eta eskaintza berezia eskaintzeko. Aurtengo edizioko hari nagusia zikoa izango da eta herriak zirko ikuskizun batean murgilduko.

Edizioa herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) antolatu du. Ohikoa denez, jarduera Gastronomi Jardunaldien aste eta horren baita mamituko da. Larunbata berezi eta xelebrea izango da urteroko azoka, paella erraldoi solidarioa, bakailao lehiaketa eta Gauez Zabalik izango baitugu egun berean.

Gaua Zabalik 20:00ak inguruan hasiko da, Gastronomi Jardunaldien asteari amaiera emateko antolatu diren jarduerekin lotuz. Ordu horretatik aurrera, eta goizeko 2:00ak arte, chill out-terrazak izango dira Orbe Kardinalaren plazan. Programa aurreikusitakoaren arabera, haurrentzako ludoteka eta eskulanak egingo dira Eremu Akademiarekin, Sutegi taldekoen kale antzerki emanaldia eta gaueko zirku kalejira “Candore” taldearekin.

Jai giroa eta ospakizuna piztu asmoz, merkatarien hiriguneko kale eta farolak apaindu egingo dituzte, globoak jarriz eta parte-hartzaile diren dendetan kartelak ipini<.

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkartea da antolatzailea eta horretan, Eusko Jaurlaritzaren eta Ermuko Udalaren laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.