‘Mens sana in corpore sano’
Euskadiko Osasun mentaleko sareak urtero areto-futboleko txapelketa antolatzen du, bere zentroetako erabiltzaileek jolas eta jarduera fisikoan aritu daitezen. Ligaxka horretako XXI. edizioko partida finala datorren astean jokatuko da Ermuan, sailkapena lortu duten ekipoen artean. Gaur zortzi izango da –ekainaren 16ko ostiralean- eta M. Angel Blanco udal kiroldegiko pistan. Ekitaldia Osakidetzako Osasun mentaleko Bizkaiko eta Arabako zentroen sareek antolatu dute, Aita Menniko kirol taldearekin; San Juan de Dios elkarteko anaiekin, Argia Fundazioarekin, eta ‘Avifes’ Bizkaiko familien elkartearekin batera. Antolatzaileek Athletic-en, Herriko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen (EMOE), Eroskiren, Ermuko Udalaren eta Udal Kirol Erakundearen laguntza jaso dutelarik.
Egitarauari ostiraleko hamar eta erdietan emango zaio hasiera. Ordu horretan harrera eta musika izango da kiroldegian. Hamaiketan erakustaldi-partida jokatuko dute ligako eta ASASAM elkarteko futbolarien konbinatuak. Hamabiak laurden gutxiagotan Irati Morales kantariak emanaldi txiki bat egingo du. Eta ondoren, eguerdiko 12etan finaleko partidari hasiera emango zaio. Ordu batetan sari banaketa egingo da eta, jarraian, ordu bi eta erdiak inguruan, guztiek elkarrekin bazkalduko dute udal merkatuan. Horretan, hainbat opari zozketatuko dira, parte-hartzaileen artean.
Gure gizartean osasun mentalaren ingurukoak gutxi ezagutzen dira. Gauza ezezagunei izaten diegun beldurra dela-eta, gaixotasun mentalak ukitutako pertsonak –sarri- estigmatizatu izan ditugu nahiz eta gutariko edonori gertatu dakiguken, guk besterik edo ezetz pentsatu arren. Gaixotasun mentalen artean gorabehera zabala dago, bakoitzak bere ezaugarriak dituelarik eta, kasurik gehienetan, baita tratamendua ere. Gure Erkidegoan hiru lurralde historikoak barne hartzen dituen zentro sarea dugu eta gaiari aurre erantzuteko estrategia integrala baita ere. Estrategia hori zazpi lan-ildotan banatua dago: osasun mentala sustatzea; gaixotasun mentalak prebenitzea, estigma ezabatzea, gorabehera mentalei arreta eskaintzea, erakundeen artean eta barnean koordinatzea, profesionalak trebatzea eta osasun mentalak ikertzea.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du