Lesbianismoaren inguruko 'Bidean: ezkutukotik ikusgaitasunera' erakusketa ekarri du Aldartek

12.06.17
Berdintasuna

Aldarte’ elkarteak -Lesbiana, Gay eta Transexualei arreta eskaintzeko zentroa kudeatzen duenak- ‘Bidean: 1997tik 2007ra bitarteko ibilbidea; ezkutukotik ikusgaitasunera’ tituluko erakusketa ekarri du Ermuko Emakumearen Topagunera. Bildumak kartel, aldizkari eta dokumental ezberdinen bidez 1977tik aurrera lesbiana kolektibo nahiz mugimendu feministak beren eskubideen alde gauzaturiko borrokan lortutako mugarriak biltzen eta ikusgai jartzen ditu. Kronologikoki ordenatutako panelen bidez, emakume lesbianen borroken helburu eta erreibindikazioen ibilbide historikoa egiten da.

Erakusketa ekainaren 30era mantenduko da Emakumearen Topagunean. Sarrera doan da eta ikus daiteke astelehenetik ostegunera, goizez 8.30etatik arratsaldeko 3etara bitartean eta, arratsaldez 4 eta erdietatik 8etara bitartean. Ostiraletan, bakarrik goizez.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko