'Berbalagun'ek aste honetan bi jarduera gauzatuko ditu, denboraldiari amaiera emanez

12.06.17
Euskara

‘Berbalagun’ ekimenak denboraldiari amaiera emango dio aste honetan. Arduradunek bi jarduera antolatu eta iragarri dituzte; lehena asteazkenerako eta bigarrena, ostiralerako. Asteazkenean, familia kideek ibilbidea oinez egingo dute Eitzagatik Santa Marina gainera, bertara iritsi ondoren otordutxoa partekatzeko elkarrekin. Santa Marinako erretegietan txitxi-burruntzia prestatu eta jango dutelarik.

Parte-hartzaileek Ermutik arratseko laurak eta laurdenetan aterako dira. Eitzagara artean kotxez joango eta hortik aurrera, oinez Santa Marinaraino. Txitxi-burruntzian erre eta prestatu beharrekoa bakoitzak eraman beharko du, baita bestelako jan-edana ere.

Ostiralean, azken afaria dastatuko dute elkarrekin mintzapraktikako lagun eta kideek. Urkaregi jatetxean egingo da, gaueko hamarrak laurdenetatik aurrera. Aldez aurretik txikiteoa egin nahi dutenek, hitzordua Herga tabernan dute, iluntzeko zortzietan. Afariaren prezioa 20 euro dira, kideko.

Jardueran parte hartzeko izena ematea beharrezko da erretserba egin ahal izateko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ekintza bakoitza hasi aurreko bezpera artean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik