Gizon eta emakumeen berdintasunerako udal Ordenantza berriaren inguruko inkesta eta parte-hartze prozesua
Aukera Berdintasunerako udal sailak parte-hartze prozesua hasi du herriko hiritarren eta eragileen iritzi eta iradokizunak jasotzeko eta Berdintasunaren Ordenantza berria izango den agiriaren zirriborroan aurrera egiteko. Aipatu agiri hori Isabel Abella abokatu eta genero adituaren aholkularitzekin lantzen ari da.
Sailak webgune korporatibo honen bidez inkesta bat argitaratu du, zeina hamar egunetan aktibaturik izango dena (ekainaren 20tik 30era bitartean). Inkestara nahiz lantzen ari den Ordenantzaren zirriborrora eta gainerako agirietara iristeko ikus arau-lanketaren arrastoa.
Aukera Berdintasun sailak ermuarroi eta, bereziki herriko emakumeei, dei egin digu inkesta erantzun dezagun, gaiaren inguruko iritzi eta proposamenak helaraziz.
Datorren astean, gaia Udalbatzarrak landuko du, astearte goizeko Gai Orokor eta Osokoak azterbu Beharreko Informazio Batzordean hizpide izango baitu. Bilera hori zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango da eta, baita gerora noiznahi grabazioa ikusi ere, web gune korporatibo honetan. Gaia honek daraman dokumentazio edo agiriak ere bertan esekita izango dituzue.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan