Gure Balioak sariaren 8. ediziorako hautagaiak proposatzeko epea zabalik

21.06.17
Gizartea

Gizarte balioen arloan Debabarrena eskualdean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna aintzat hartu eta jendaurrean aitortzea du helburu Gure Balioak Sariak. Hautagaiak aurkeztu edo proposatzeko epea uztailaren 16ra arte egongo da zabalik.

Gure Balioak sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik da. Debegesa garapen agentziak sustatu eta antolatzen du Gure Balioak Saria; aurten zazpigarren edizioa beteko du. Errekonozimendu honen bitartez, Debabarreneko eskualdean gizarte balioen arloan egindako lanagatik nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du helburu.

Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko azkenengo eguna uztailaren 16a izango da. Edonork izango du bere hautagaiak aurkezteko aukera. Proposamenak egiterako orduan kontuan hartu behar direnak: hautagaiek sortzez Debabarrenekoak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko inprimakia debegesa.eus webgunean eskura daitezke.

Orain arteko saridunen zerrenda

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria. Debabarreneko eskualdean gizarte balioak sustatzea eta eskualde jasangarri eta lehiakor bat lortzeko bidean balioen garrantziaz ohartaraztea du helburu egitasmoak.

Aurreko edizioetan saridunak izan dira:

  • 2016: Nerea del Campo Agirre
  • 2015: Antonio Cancelo
  • 2014: Sabin Osoro
  • 2013: Carmelo Urdangarin
  • 2012: Jesus Bilbao
  • 2011: Gemma Agirregomezkorta
  • 2010: Mª Tere Ganchegui

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.