Azaleko minbizia prebenitzeko kanpainaren baitan mahai informatiboa jarriko

23.06.17
Gizartea

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Bizkaiko eta Ermuko Batzek mahai informatiboa jarriko dute gaur Ermuan, azaleko minbizia prebenitzeko urteroko kanpainaren baitan. Mahaia Patxi plazatxoa eta Orbe Kardinalarena bat egiten duten lekuan egongo da arratseko 5etatik 7etara bitartean.

Ekimena Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC delakoak) antolatu du, erakunde publiko eta enpresa pribatuekin lankidetzan. Aurtengoan, kanpainak 61 ekintza gauzatuko ditu eta Bizkaiko 39 udalerritara iritsiko dela aurreikusita dago, gurea barne. Kanpaina 48 egunez luzatuko da: ekainaren 5etik uztailaren 29ra, hain zuzen ere. Bertan nahi duten pertsonek zein azal mota duten jakin ahal izango dute eta baita azalean edozelako kalte edo gaixotasun ez izateko –horien artean minbizia bera- zeintzuk diren jokabide komenigarrienak. Ermura ere etorriko da ETB kateko unitate bat, jardueraren berri eman eta zabaltzeko.

Azaleko minbiziaren intzidentzia eta kasuak gora egin dute azken urteetan

Azaleko minbiziaren intzidentzia (melanoma eta kartzinoma) azken urteotan gutxi gorabehera urtero %10 batean hazi egin da, hortaz agerian dago “kontzientziazio eta prebentzioa” areagotu beharra.

Faktore genetiko eta hereditarioez gain azaleko minbiziaren eragileen artean, faktorerik arriskutsu garrantzitsuena eguzkia modu desegokian hartzea da (denbora luzez eta aldizka), batik bat haurtzaro eta nerabezaroan erradiazio ultramorearen ondoriozko erredurak jasan badira.

Etorkizunean datuak murrizteko, beharrezkoa da arreta prebentzioan eta tratamendu goiztiarrean ipintzea. Gutxi gorabehera azal minbizien kasuen %80a sahiestuko litzatezke haurtzaroan jokatuko bagenuke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.