Abian dira aurtengo udalekuak!

26.06.17
Euskara

Euskarazko Udalekuak astelehen honetan hasi dira, ekainak 26, eta hiru astez, izena eman duten 6 eta 12 urte arteko 270 neska-mutilek hainbat jarduera burutzeko aukera izango dute; hau da, herrian Lehen Hezkuntzan ikasten duten umeen %32ak.

Ekintzak 09:30ean hasiko dira egunero, eta parte-hartzaileen adinaren arabera, txangoak, jolasak, tailerrak, gaupasak eta beste hainbat ekimen egingo dituzte. Horrela, udaleku hauen bitartez, egoera informaletan euskara sustatzea eta erabiltzea lortu nahi da, eskola girotik at.

Hori ez da, ordea, ekintza horien helburu bakarra. Izan ere, Antxitxiketan taldearen laguntzaz, badira beste hainbat helburu, hala nola, natura eta aniztasunaren aldeko errespetua sustatzea, gure kultura, historia eta inguruak ezagutzea, elkarlana sustatzea, kirolazaletasuna piztea…

Laburbilduz, oso programa aberatsa aurkezten da, parte hartzen duten neska-mutilek une atsegin eta dibertigarriak pasa ditzaten.

Egitarau osoa esteka honetan kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko