26 irudi oroitzeko eta omentzeko

04.07.17
Erakundea

Miguel Angel Blanco zinegotzi ermuarra bahitu zutenetik hura erail ondorengo egunetara arte, 1997ko uztailaren 10etik 14ra bitartean, ateratako argazki bilduma dago ikusgai Lobiano Kultur Gunean datorren igandera arte, uztailak 16.

Herriko bizilagun eta argazkilari batek utzitako 26 argazkik osatzen dute erakusketa, eta helburua Blanco zinegotzia omentzea da; baita une hartan askatasunaren eta terrorismoaren amaieraren alde borroka egin zuen hiritar mobilizazio jendetsua ere.

Carlos Totorika alkateak inauguratu du erakusketa astelehen honetan, uztailak 3. Bertan, Miguel Ángel Blancoren heriotzaren ostean terrorismoaren logikari buelta eman zitzaiola azpimarratu du: “Ermuan lehenengo unetik ulertu genuen Miguel Ángeli eraso egin zitzaionean, guztiok erasotu nahi gintuztela, eta ETAk egindako ekintza bakoitza askatasuna aldarrikatzeko hiritar mugimendu bilakatu zen. Isildu beharrean borroka eginez, Ermuak ETAren terrorismoaren historiari buelta ematea lortu zuen”.

Erakusketak Miguel Ángel Blanco eta “guztion askatasunaren alde borroka egitera eta erabat ezberdina den errealitatea bizitzera iristeko pauso garrantzitsuak ematera ausartu ziren milaka bizilagun” omendu nahi dituela zehaztu du Totorikak.

Erakusketa uztailaren 16a arte, igandea, egunero izango da zabalik: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara.

Inaugurazio ekitaldiko bideoa eta erakusketaren irudiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude