Ate irekien astea Emakumeen Topalekuan
Ermuko Emakumeen Topalekuak ate irekien astea ospatuko du astearte honetatik, uztailak 4, hilaren 11 arte. Horrela, nahi duen edonork udal zerbitzu honen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dezake.
Aste honetan zehar bisita gidatuak egingo dira Emakumeen Topalekuko instalazioetan, bai goizez baita arratsaldez ere. Bisitak euskaraz nahiz gazteleraz egin ahalko dira, parte hartu nahi duten pertsonen interesen arabera.
Emakumeen Topalekuko instalazioak goitik behera ezagutzeaz gain, bisita gidatuei esker zerbitzu horretan burutzen den lana, helburuak eta eskaintzen diren ekintza edo zerbitzuak ezagutzeko aukera izango da.
Bisita gidatuetan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da. Horretarako, telefonoz deitu daiteke 943 17 10 30 zenbakira edota mezu elektroniko bat bidali igualdad2@udalermua.net helbidera.
Urtero bezala, Eremu Akademiako udalekuetan parte hartzen duten haurrekin hasi dira bisitak. Horiek Emakumeen Topalekua ezagutzeko eta berdintasunarekin lotutako ekintzak burutzeko aukera izan dute, hala nola, ipuinak irakurriz eta txapa edo marrazkiak eginez.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko