Arantza Morenok eta Leire Gorritxategik urrea eta brontzea eskuratu dituzte Promesen Espainiako Txapelketan
Ermuko atletismoak garaipenak eskuratzen eta poztasunak sortzen jarraitzen du estatuan zehar lehiatzen diren txapelketa ezberdinetan. Oraingoan Torrenten izan da, Valentzian, pasatu den asteburuan ospatu den XXXII. Promesen Espainiako Atletismo Txapelketan.
Arantza Moreno (FC Barcelona) eta Leire Gorritxategi (Bidezabal Atletismo) atleta ermuarrek 600 gramoko jabalina proban parte hartu dute, eta emaitza bikainak eskuratu dituzte.
Arantza Moreno Espainiako Promesa mailako Txapeldun izan da. 55,46 metroko jaurtiketa bati esker, urrea eskuratu du bere kategorian, gainontzeko atletek baino askoz emaitza hobeak lortuta. Gainera, lehiaketa honetan lortutako marka bikainari esker, 23 urtez azpiko Espainiako selekzioan parte hartzeko deitu dute Moreno. Hori dela eta, uztailaren 13tik 16ra Bydgoszcz hirian (Polonia) ospatuko den Europako Atletismo Txapelketan izango da ermuarra.
Bestalde, Leire Gorritxategi podiumeko hirugarren mailara igo da 40,61 metroko jaurtiketa eginda, Katia Coquis kataluniarraren atzetik (47,89 metro).
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira